otsailak 25 – PIANO TOPAKETA – “pianoaz gozatzen”

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko ots. 15a, 16:31

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) eta bere baitan dauden Musika Eskolek eta piano irakasleek antolatutako Jaialdia da. Gure helburua, ikasleek pianoaz gozatzea eta partekatzea da.
Jaialdi honetan parte hartzea librea izan da piano ikasle ororentzat, baina izena ematerakoan, lehentasuna elkarkideek izan dute. Lurraldeka/bailaraka antolatu dira jaialdi hauek eta otsailaren azkeneko asteburuan ospatuko dira guztiak.
Topaketetan interpretatuko dituzten lanak, euskaldunak eta emakumezkoek sortutakoak izatea animatu nahi izan da.
Zortzi egoitza ezberdinetan antolatu dira: ASTIGARRAGA – BERGARA – DURANGO – LEGAZPI – LEZO – GASTEIZ – ZARAUTZ eta AZKOITIN “Azkoitia 700” egitasmoaren barne antolatu da Azkoitiko udalaren babesarekin. Guztira 470 ikasleek parte hartuko dute.

Emanaldia Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan izango da, otsailaren 25ean, igandea, eguerdiko 12etan, doakoa eta irekia.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide