otsailak 7-8: metalezko haize-musika tresnak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2024ko ots. 8a, 15:23

Gaurkoan, metalezko haize-instrumentuak: TRONPA, TRONPETA, TRONBOIA, BONBARDINOA edo TUBA ezagutu nahi dituen edonor Musika Eskolara hurbildu ahal izango da, haien berri izateko eta probatzeko irakaslearen gidaritzapean egingo da saioa. Jarduera honetarako ordutegia izango da: arratsaldeko 5:15etatik 6etara.
Jarduera honen helburua Musika Bandak osatzeko hain beharrezkoak diren Haize Metalezko Instrumentuekiko zaletasuna sustatzea da. Hona hemen joan zen ikasturteko argazki batzuk:

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide