Abenduak 17 – GABON KANTAK Baztartxo Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko abe. 6a, 14:05

Floreaga ikastetxearen eta bertako guraso elkartearen eskutik, 32. Gabon Kantak jaialdia prestatu dute. Ekitaldia, eguerdiko 12etan izango da, Baztartxo Antzokian.
Urtez urte, gabon giroan sartzen laguntzeko gabon kantak entzuteko aukera izango dugu. Aurtengoan ere, Bizkargi Musika Eskolako Abesbatzak parte hartuko du beste hainbat abesbatzen artean: Floreagako ikasleen taldea, AB Korua, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko korala eta Madalen Txiki abesbatza. Gonbidapena luzatzen diegu musikazale guztiei bertara hurbildu eta kontzertuaz gozatu ahal izateko.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide