azaroak 17 – Musika Eskolako 40. urteurrenaren amaierako Ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko aza. 7a, 10:02

Azaroan zehar, Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenezko hainbat kontzertu eta ekitaldi antolatzen dira. Gure Eskolak, 40. urteurrena ospatzen duenez, ekitaldi berezi bat prestatu du herriko hainbat musika eta dantza taldeekin elkarlanean. Ekitaldi horrekin, urteurrenaren ospakizunei amaiera emango diegu. Eskolako ikasleez gain, hurrengo taldeek ere parte hartuko dute urteurreneko ekitaldi berezi honetan.

IRAURGI ABESBATZA – SAHATSA DANTZA TALDEA – TXALKOR TXISTULARI TALDEA eta  AZKOITIKO MUSILA BANDA

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartuko duten talde guztiei, ospakizun honetan gurekin egotea nahi izan dutelako eta herritar guztiei ere beraiek gabe Musika Eskola ez zelako posible izango herrian. Herritarrak dira gure motorra, Eskola bizirik mantentzea lortzen dutelako. Esker on berezia Azkoitiko Udalari, Eskola sortu zenetik gaur egun arteko prozesuan beti hurbil egon delako eta behar izan denean laguntzen saiatu delako.
Herritar guztiok gonbidatuta zaudete azaroaren 17an arratsaldeko zazpietan Baztartxo Antzokian egingo den ekitaldira.
Hona hemen Egitaraua:

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide