Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko uzt. 25a, 10:13
Laura Bastida eta Ekain Uzkudun.

Errenterian (Gipuzkoa) jokatu den 16 urtetik gorako dantzarien txapelketa irabazi du Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako bikote azpeitiarrak.

Atzo, astelehena, Errenterian (Gipuzkoa) bi dantza suelto txapelketa jokatu ziren, eta bietan hamarna bikotek parte hartu zuten, eta dantzari azpeitiarrak izan ziren txapeldunak. Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek. Bikoteak txapela, zapia, 350 euro eta Antton Mendizabalen egindako tailla irabazi zituzten sari gisa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide