Ekainaren 16an: ATE IREKIAK – MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA (0-2 urtekoentzat)

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko eka. 12a, 09:55

Joan zen ikasturtean bezalaxe, aurten ere Musika Hezkuntza Goiztiarreko Tailerrak abian jarriko ditugu. Aurtengoan, 2021an eta 2022an jaiotako haurrentzako taldeak aterako dira. Informazioa helarazteko asmoarekin irakasleak ATE IREKIAK egingo ditu ekainaren 16an, arratsaldeko 6:30etan. Bestalde, azpimarratu nahi dugu helburu nagusien ezagutzaren garrantzia, hau da: *Musika maitatzearen gogoa piztea *Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea *Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez. *Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere. *Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak… Saio hauetan parte hartzeko, kontuan izan ezinbestekoa dela ikaslea bere guraso edota arduradun batekin etortzea. OHARRA: ATE IREKIen saioa doakoa da, hau da, matrikulatu beharrik ez dago baina kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik telefonoz (943/851070) , aurrez aurre edo postaz (bizkargi@bizkargimusikaeskola.com) izena ematea ekainaren 13a baino lehenago. Hona hemen gonbidapena:

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide