Biolin, klarinete eta akordeoi ikasleen entzunaldia izango da bihar Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko mar. 16a, 09:00
Biolin entzunaldi bateko irudia.

Entzunaldia 18:30ean hasiko da Elkarguneko Oteiza aretoan. Ikasleak binaka nahiz banaka arituko dira biharko saioan.

Bihar, ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako biolin, klarinete eta akordeoi ikasleek entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan (18:30). Entzunaldia ikasturtearen bigarren hiruhilekoko ekintzen barruan antolatu du eskolak. Ikasleek, guztira, ia hogei abesti eskainiko dituzte kontzertuan.

Hona hemen biharko egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide