Aste honetan, bi dantzari bikotek parte hartuko dute Zarautzko eta Donostiako txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko abu. 31a, 10:29

2022ko Dantza Suelto Txapelketek aurrera jarraitzen dute, azken saioak Azkoitiako Andremaixetan (Abuztuak 17) eta Elgoibarren (Abuztuak 28) ospatu dira. Bertan parte hartu dute Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasle diren bi bikotek, Laura Bastida eta Ekain Uzkudun eta Nora Aizpurua eta Iker Zabalak osatuak.

Azkoitiako txapelketan Nora eta Iker 3. Postuan sailkatu ziren eta Laura eta Ekain 4. Postuan. Elgoibarko txapelketan aldiz, bi bikoteak izan genituen podiumeko postuetan, Laura eta Ekain 2. Sailkatu ziren eta Nora eta Iker 3. Postuan.

Aste honetan ere ez dute txapelketa faltarik izango, ostegunien Zarauzko txapelketan arituko dira bi bikoteak, Igandean Donostiako konstituzio plazan eta asteartean Lekeition.

Zorte on laurei hurrengo txapelketetarako eta segi lanean orain arte bezela!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide