Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikotea 3. Saria lortu zuen Azkoitiko Helduen Dantza Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko abu. 19a, 19:26

Dantzari Bikote Helduen Txapelketa ospatu zen Azkoitin, abuztuaren 17an Azkoitiko andramaixen jaien barne. Elkargunean aritu ziren ondorengo 9 bikote hauek:

Nora Aizpuru – Iker Zabala (Azpeitia)
Alaia Amubieta – Amets Amubieta (Azpeitia)
Laura Bastida – Ekain Uzkudun (Azpeitia)
Maren Galvez – Gorka Granado (Lezo-Sopela)
Saioa Galarraga – Julen Murgiondo (Bergara)
Ione Aranberri – Nahia Urkizu (Itziar-Azpeitia)
Jone Arriaran – Iker Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
June Elorza – Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
Elaia Elorza – German Aranburu (Azpeitia)
Olatz Azkue – Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun)

Lehenengo saria Maren Galvez lezotarrak eta Gorka Granado sopelarrak irabazi zuten. Bigarren saria, Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondorentzat izan zen, eta hirugarrena, Azpeitiko Nora Aizpuru eta Iker Zabalarentzat izan zen. Azken bi gazte hauek Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Aitor Sorazuren ikasleak dira. Zorionak guztiei!!!

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide