Laura Bastida-Ekain Uzkudun 1. Saria Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketan Errenterian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko uzt. 26a, 10:40

Uztailaren 24an, igandean, ospatu ziren Errenteriako Xabier Olaskoaga Plazan Gazte eta Heldu mailako Dantza Suelto Txapelketak.
Helduen mailako Gipuzkoako LXXII. Dantza Suelto Txapelketan Zazpi bikote izan ziren lehian, beraien artean Laura Bastida eta Ekain Uzkundun, Azpeitiarrak eta Aitor Sorazuren ikasleak.
Maila honetan sailkapena honela gelditu zen.

1.- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun Azpeitiarrak izan ziren Txapeldun Gipuzkoako Saria herrira ekarri zutelarik.
Txapela, zapia 350 euro eta Antton Mendizabalen tallak jaso zituzten sari bezala.
2.- Katerin Artola eta Iker Belintxon Oiartzun eta Lezo. 250 euro eta oroigarriak
3.- Maren Gálvez eta Endika Osa Lezoarrak. 200 euro eta oroigarriak.
4.- Elaia Elorza eta German Aranburu Azpeitiarrak. 150 euro.

Zorionak Dantzari guztiei erakutsitako maila bikainarengatik.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide