Bizkargi eskolako Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek irabazi dute Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko uzt. 26a, 08:49
Bastida eta Uzkudun, Errenterian.

Zazpi bikote lehiatu ziren herenegun Errenterian jokatu zen txapelketan. Bigarren postua Katerin Artolak eta Iker Belintxonek eskuratu zuten, eta hirugarren postua, berriz, Maren Galvez eta Endika Osak osatutako bikotearentzat izan zen.

Bizkargi musika eta dantza eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek osatutako bikoteak irabazi du Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa. Zazpi bikote lehiatu ziren herenegun, igandea, Errenterian (Gipuzkoa) jokatu zen txapelketan.

Hala, Bastidak eta Uzkudunek eskuratu zuten lehen postua, bigarren postua Katerin Artolarentzat eta Iker Belintxonentzat izan zen, eta hirugarren postua, berriz, Maren Galvez eta Endika Osak osatutako bikotearentzat izan zen. Zorionak bikoteari eta Aitor Sorazu maisuari!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide