Piano jotzaile gaztetxoen entzunaldia izango da bihar Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko mai. 26a, 09:00

18:30ean eskainiko dute entzunaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan. Guztira, hemezortzi abesti zuzenean entzuteko aukera izango da bertan.

Ostiralean, maiatzak 27, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako piano jotzaile gaztetxoek entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta guztira, hemezortzi abesti joko dituzte ikasleek pianoarekin. Entzunaldia hirugarren hiruhileko ekintzen artean antolatu dute, eta herriko musika zale guztiei gonbidapena luzatu nahi die eskolak.

Hona hemen ostiraleko egitaraua:

  1. Iria Garate - Olinpiadak
  2. Elen Aldalur - Berceuse
  3. Nora Illarramendi - Lavanda azul
  4. Malen Gonzalez - Uso zuria
  5. Malen Etxaniz - Isil-isilik
  6. Kaia Izagirre - Txorien kanta
  7. Mikel Rodriguez - Tronpetaren deia
  8. Garazi Agirrezabal - Valentia en el mar
  9. Haritz Uria - Danse
  10. Malen Egino - Elefantearen balsa
  11. Nora Arrieta - Alaitasunaren kanta
  12. Ihintza Astigarraga - Kumbaya
  13. Lier Azkue eta Urtzi Azkue - Twinkle Twinkle
  14. Claudia Sanez-Ormijana - Ihauteriak
  15. Ane Alberdi - Binbili Bonbolo
  16. Lia Arregi - Santuen martxa
  17. Leire Telleria - Ur jauziak
  18. Malen Etxaniz eta Malen Gonzalez - A la mar fui por naranjas

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide