Bizkargi eskolako piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute ostiralean, Elkargunean

18:30ean hasiko da ostiralean Bizkargi eskolako piano ikasleen entzunaldia. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da ikuskizuna.

Datorren ostiralean, abenduak 17, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako piano ikasleak lehen hiruhilekoko entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. Hitzordua 18:30erako jarri du eskolak.

Guztira, hamasei ikaslek parte hartuko dute entzunaldian. Larunbateko Boogia, Got the blues, Minuetoa, Danse Ancienne, Vals, Lore urdina, Tarantella, Eskoziako gaitak, Oh Susana, Zaldien lasterketa, Uretan, Hitz gabeko kanta, Espazioan, Confidencia, Minuetoa eta Estudioa abestiak eskainiko dituzte ikasleek Elkargunean.