Dantzari txikien San Andres kalejira, igandean

Urtero bezala, San Andres eguna ospatzen dela eta, azaroaren 28an, eguerdian, Bizkargi musika eskolako dantzariak, txistulariak, panderojoleak eta trikitilariak kalera aterako dira herriko beste hainbat dantza eta txistu talderekin batera. Guztiok gonbidatuta zaudete!

Hona hemen egitaraua:

  • 10:00etan, txistularien kalejira.
  • 12:00etan, dantzarien bilkura Gaztaneneako parkean.
  • 12:30ean, dantza saioa, Balda plazan.
  • 13:30ean, dantza saioa, eliz atarian.

Parte hartzaileak: Bizkargi dantza taldea eta Xabier Munibeko Kandiola dantza taldea.

Antolatzailea: Txalkor Txistulari elkartea

Babeslea: Azkoitiko Udala

Osorik irakurri