Bizkargi musika eta dantza eskolak irailaren 6an hasiko du ikasturte berria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko uzt. 27a, 08:24

Irailaren 1etik 3ra bitartean eskolako idazkaritza irekita egongo da. Goizez 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era bitartean zabalduko ditu ateak.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak irailaren 6an emango dio hasiera 2021-2022 ikasturteari. Haurrentzako nahiz helduentzako eskaintzarekin ekingo dio beste urte batez ikasturte berriari.

Haurrentzako, Musika Hezkuntza Goiztiarra, musika tailerrak (3-6 urte) eta dantza tailerrak (4-6 urte) eskainiko ditu eskolak. Guztiek ikasi ahalko dute musika hizkuntza, harmonia, abesbatza edota euskal dantza.

Musika tresnei dagokionez, honako hauek ikasteko aukera egongo da Bizkargi eskolan: pianoa, akordeoia, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, perkusioa, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, bateria, trikitixa, panderoa eta txistua. 

Helduentzako, berriz, euskal dantzak eta musika tailerrak eskainiko ditu Bizkargik. Irailaren 6ra arte irekita egongo da matrikula egiteko epea, baina plazak libre dauden ikasgaietan bakarrik.

Egutegia

Taldeen ordutegiak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide