Musika Hezkuntza Goiztiarra

Joan zen ikasturtean bezala, datorrenean ere Musika Hezkuntza Goiztiarreko tailerrak abian jarriko ditugu Bizkargi musika eta dantza eskolan. Datorren ikasturtean, 2019an eta 2020an jaiotako haurrentzako taldeak osatuko dira. Informazioa helarazteko asmoarekin tailerreko irakasleak ate irekiak egingo ditu irailaren hasieran.

Hona hemen 2021-2022ko ikasturterako musika hekuntza goiztiarreko tailerraren ordutegiak:

  • 2020an jaiotakoak: asteartea, 18:15ean.
  • 2019an jaiotakoak: osteguna, 18:15ean.

Tailerrean honako ezagutzei emango zaie garrantzia:

  • Musika maitatzearen gogoa piztea.
  • Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea.
  • Umearen garapen integrala lortzea musikaren bidez.
  • Zenbait gaitasun musikal garatzea, baita ere gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak.
  • Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…
  • Saioetan parte hartzeko, ezinbestekoa da ikaslea bere guraso edota arduradun batekin etortzea.

Oharra: ate irekien saioa doakoa da. Matrikulatu beharrik ez dago, baina kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik telefonoz (943-85 10 70), aurrez aurre edo posta elektronikoz (bizkargi@bizkargimusikaeskola.com) izena ematea irailaren 3a baino lehenago.

 

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide