Haize-metalezko instrumentuen barne entzunaldia, hilaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko eka. 7a, 08:16

Ekainaren 14an, 18:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Haize-metalezko gelako ikasleak bakarkako zein taldekako entzunaldia eskainiko dute. Ikasturte honetan, COVID-19a dela eta, hainbat jarduera beste ikasturte batzuetan ez bezala ari gara garatzen.

'Barne Entzunaldiak' izenpean, ikasleak beraiek izango dira protagonistak, batzuetan instrumentua jotzen eta beste batzuetan publiko gisa. Entzunaldi guztiaren grabaketa egin ondoren, eskuragarri izango dugu eskolako Youtube kanalean. Entzunaldia, musika eskolako 13. gelan egingo dugu.

Ikusi egitaraua osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide