Vocalia Taldea, 29. Udaberriko Musikaldian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko mai. 18a, 16:53

Azkoitiko Udalak antolatuta, datorren igandean, maiatzaren 23an, Vocalia taldearen kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Andramari jasokundearen Parrokian, arratsaldeko 6:30etan. Talde hau sortu zen 2000. urtean Basilio Astulez egungo zuzendariaren ekimenez.
Vocalia Taldea gaur egun Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako 35 abeslarik osatzen dute, abesbatzen munduan esperientzia handia dutenak. Programazio arriskutsuek eta eszenaratze zainduak egungo abesbatzen panoraman erreferente bihurtzen dute taldea.
Basilio Astulez, Abesbatzako irakaslea da Leioako Udal Kontserbatorioan eta Leioa Kantika Korala haur abesbatzaren sortzailea izan zen 2001ean, La Kantoria gazteen abesbatza 2005ean eta SJB abesbatza mistoa 2007an.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide