Txistu eta Piano kontzertua Parrokian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko mai. 7a, 10:51
29. Udaberriko Musikaldiaren baitan, bigarren kontzertua eskainiko da igandean, maiatzaren 9an. Hitzordua Parrokian izango da 18:30ean. Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal piano-jotzaileak emango dute. Kontzertuak diskoaren izena hartu du: “Metamorfosia”.
Protagonisten aburuz, txistuak eta pianoak izan duten bilakaera islatu nahi dute nolabait. “Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historia luze eta ederrean iristen da une bat tradizioa, dantza eta folkloreak alde batera utzi gabe, ganbara musika egiteko asmoa”.
Hona hemen egitaraua:

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide