Gabonetako kontzertua Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2016ko abe. 22a, 17:50

Abenduaren 23an, ostirala, 19:00etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu du Bizkargik. Bertan, parte hartuko dute: gazteen orkestrak, biolin taldeak eta klarinete, tronboi eta bonbardino taldeek. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu gurasoei, ikasleei, eta baita herritar guztiei ere.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide