Azkoitiko gazteok EH Bildu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2019ko mai. 23a, 09:20
EH Bilduk deituta, herriko hainbat gaztek argazkia atera dute Goiko Losan.

Gazteok gara herri honen oraina eta etorkizuna. Argi daukagu geure etorkizuna guk geuk erabaki eta eraiki nahi dugula. Gazteri pasibo eta sumiso bat da azken lau urteetako EAJren udal gobenuak nahi lukeena, orain arte bezala guri dagozkigun erabakiak beraiek hartzen jarraitzeko, eta nola ez, gure kaltetan. Baina gazteok lanean ari gara.

Azkoitian bizi eta lan egin nahi dugulako. Horretarako, prekarietatea gainditu eta lan baldintza duinak exijitzen ditugu. Baita gazteon beharrei erantzungo dien etxebizitza politika ere.

Herri eraikuntzan parte aktibo izan nahi dugu. Feminista izango den herri bat eraikitzeko. Ingurumena kontuan hartzen duen herri bat defendatzeko. Euskaraz bizitzen jarraitu nahi dugulako. Preso eta iheslaririk gabeko herri bat amesten dugulako eta Euskal Errepublikan sinesten dugulako. Gazteok batu eta elkarrekin lan egiteko, harremantzeko, borrokatzeko, eragiteko, ikasteko eta irakasteko guneak sortu behar ditugu. Kalera irten behar dugu gazteok, mobilizatu, aldarrikatuz eta, geure ideiak defendatuz, geure aukera zein den argi erakutsi.

Horretarako, igande honetan,maiatzaren 26an, dei egiten diegu Azkoitiko gazte guztiei hautestontziak bozka errebelde, feminista, antikapitalista, antifaxistaz... bete ditzaten.

Guk oso garbi dugu Gazteok independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Gazteok EHBildu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide