Azkoitiko Udal Gobernuaren lehenengo urteko balantzeari erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2016ko eka. 8a, 14:02

Hasteko, esan beharra dago PNV jadanik kanpaina garaian sartua dagoela eta egiten duten balorazioa hauteskundeei begira egindako propaganda hutsa dela. Kea besterik ez. Hala eta guztiz ere ezkutatzen dutena azaltzeko beharra daukagu.

Udal Gobernuan egon ginen urteetan gure kudeaketaren oinarriak parte hartzea eta elkarlana izan ziren. Oposiziotik ere hauek ziren gure proiektua garatzen joateko zutabe nagusiak, eta nahiz eta PNVk gehiengo osoa izan, hasieratik erakutsi genuen elkarlanerako prestutasuna. Berehala ikusi genuen ordea PNVko gobernu honen benetako aurpegia.

Lehenengo neurria ordezkarien soldatak igotzea izan zen. Guretzat onartezina izan zen neurri hura, ez baitugu ulertzen politika pertsonak  aberasteko jarduera bat bezala. 

Gardentasun falta izan da Udal Gobernu honi ikusi diogun ezaugarri nagusia, herritarrak eta hauek ordezkatzen dituzten beste taldeak ez dituztelarik aintzakotzat hartu ere egin erabakiak hartzerakoan (EH Bilduk martxan jarri zituen parte hartze prozesu guztiak bertan behera utzi dituzte).

Zenbait gairekin izan duten jarrera ere penagarria iruditzen zaigu:

                1- Hondakinen kudeaketa seriotasun gutxirekin daramate eta aurreko               legealdian           beraiek hartutako konpromiso batzuk ez dituzte bete, eta azkoitiarrok egindako                 esfortzu handia mespretxatu dutela ikusten dugu.

                2- Azkoitia Lantzenen egoera kezkagarria da. Oñederreko gastu  guztiak eta lehen        hartu ziren  konpromiso ekonomiko asko Azkoitia Lantzenek ordaindu beharko dituela                gogora ekarri nahi dugu. Esan beharra dago Javier Zubizarretak alarma piztailetzat               etiketatu nahi gaituela baina hau ez da horrela, gure taldeak Auzitegi Gorenaren epai       baten berri eman zuen berak isilpean gordetzen zuen bitartean.

                3- Emakume eta gizonen parekidetasunean ere atzerakada handia eragin dute,             hartu     zuten lehenengo neurria, beste batzuen artean,  berdintasun teknikaria kaleratzea izan                baitzen.

               4- Politika sozialean ere gabezi handia ikusten diegu, handikerian oinarritutako              politika egiten ari baitira behar handia duten pertsonak baztertuz. 

Legealdiaren hasieran eskua luzatu genion EAJri gurekin akordioak bilatzen saiatzeko, eta elkarlanean aritzeko baina oraindik ariketa hori ez dute egin; badakigu gehiengoa dutela eta beraien kultura politikoa ez dela parte hartze eta elkarlanean oinarritzen. Hala eta guztiz ere,  guk eskua luzatuta jarraitzen dugu eta elkarlanerako prestutasun osoa dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide