EH Bilduk 2016ko aurrekontuetarako bere proposamenak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2015ko abe. 17a, 09:56

Jakin bagenekien, EH Bilduren lau urteetako kudeaketa arduratsuaren ondorioz, aurten inbertsioak egiteko aukera egongo zela, eta proiektu batzuk jarri genizkien mahai gainean:

 

- Atletismoko pista egiteko proiektua.

- Eguneko zentruaren proiektua gaztanenean.

- Plaza berriko adokinak egokitzea, eta oinezkotzeko aukerak aztertzea.

- etab.

Hasieratik guztiak baztertu dituzte. Parte hartzea bera izan da hasieratik atzera bota duten lan eredua, ez baitute uste azkoitiarrok 250.000 euro zertan gastatu erabakitzea egokia denik.

Udal Gobernuak aurkeztu duen aurrekontuari proposamen hauek aurkeztu dizkiogu:

Berdintasun arloan: %30eko jatsiera .  EHBilduk: %10 igoera proposatu du.

Euskara eta euskarazko taldeei dirulaguntzak: %15eko jatsiera, herriko euskalgintzako taldeak asko kaltetuz, dirulaguntzak 22.500 euro gutxiago izango direlako ( adib. Maxixatzen). Alkatearen esanetan: beste aldizkari askok bezala, beste nonbait  ere bilatu beharko omen dituzte dirulaguntzak “. EHBilduk 2015eko partida mantentzea proposatu du.

Gazteen alokairurako dilaguntzak: %16 jaitsi nahi dituzte. EHBilduk 2015eko dirulaguntzak mantentzea eskatu dugu.

Alokairu sozialak bultzatzeko dirulaguntzak: %85 jaisteko asmoa dute. EH Bilduk Jaitsiera %45a baino gehiago ez izatea proposatu du, eta partida gastatzen bada, beste partida batzuetarik hartzea proposatu du.

Auzolanerako eta auzo elkarteak sustatzeko dirulaguntzak kenduko dituzte. EH Bilduk 2015eko partida mantentzea proposatu du.

Aniztasuna lantzeko dirulaguntzak ere desagertu egingo dira. EH Bilduk 2015eko partida mantentzea proposatu du.

Garapen bidean dauden herrialdeekin lankidetzarako dirulaguntzak: %27 jatsiko dira.EH Bilduk 2015eko partida ia osoa mantentzea proposatu du.

Eh Bilduk argi dauka 2016ko aurrekontuetarako diru kopurua asko igo dela eta orain dela momentua, kaleak txukuntzeko (lorategiak, e.a.), kaleak konpontzeko (espaloiak, leku irristagarriak, parkeak, argiztapena, e.a.), kultur eta kirol taldeei dirulaguntzak igotzeko, festetarako partida igotzeko. Argi dugu diru kopurua igo bada, azkoitiarron mesedetan erabili behar dela eta ez liberatu gehiago jarri eta soldatak igotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide