Bihar estreinatuko den 'Harri Herri' saioaren bigarren aldian lehiatuko da Goenatxo III.a

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko api. 14a, 09:00
Jon Unanue 'Goenatxo III'. iazko Urrategiko jaietan. (Ibon Errazu)

Bihartik aurrera, harri-jasotzea oinarri duen saio-lehiaketa astelehen gauetan emango dute ETB1en, 22:30ean.

Harri-jasotzea oinarri duen Harri Herri telebista saioaren bigarren edizioa bihar estreinatuko dute ETB1en, 22:30etik aurrera. 32 harri-jasotzailek hartuko dute parte, hamasei gizonek eta hamasei emakumek, eta beste horrenbeste kapitainek gidatutako lau taldetan banatuta lehiatuko dira. 

Jon Unanue Goenatxo III.a da Harri Herri-ren edizio berriaren parte hartzaileetako bat. Zelai II.a izan da Goenatxo ariko den taldeko burua, eta Xabat Olaizola, Alex Merlo eta Jagoba Otaegi izango dira azkoitiarraren taldekideak. 200 kiloko errektangularra da Goenatxok Harri Herri-n altxatu beharko duen harria, saioko pisutsuena, alegia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide