Bulegoren 'Aldatu aurretik' diskoa, Espainiako pop album onenerako izendapenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko api. 10a, 17:16

Talde azkoitiarra Espainiako Musika Akademiaren pop album onena izateko finalisten artean dago, Aitana edota Ana Menaren diskoekin lehian.

Bulego taldearen Aldatu aurretik diskoa pop album onena izateko finalisten artean sailkatu du Espainiako Musika Akademiak, elkarteak banatuko dituen lehen sarietarako. Aurkeztu dituzten 2.629 proposamenen artean 200 finalista aukeratu zituzten epaimahaikideko kideek, 48 kategoriatan banatuta, tartean Bulegoren lana. Azkoitiarren kategoria bereko finalisten artean daude Aitanaren Alpha, Ana Menaren Bellodrama, Lola Indigoren El Dragon eta Nena Daconteren Casi perfecto diskoak ere.

Finalistak aurkeztuta, akademia osatzen duten 800 kideek izango dute azken hitza. Sari banaketaren data zehatza ez dute oraindik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide