Mixa Fortovaren esperientzia eta abenturak jaso dituzte 'Amarauna' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2024ko mar. 6a, 12:51

Berziklatutako oihalak eta oihal organikoak erabiltzen ditu Fortovak haren artisau lanetarako. Haren lanaren azalpenak eman ez ezik, Azkoitira nola iritsi zen kontatu du Azkoitiko bizilagunak Amaraunan. 

Txekiatik Andaluziara oporretan zihoazela, Euskal Herrian egun batzuetarako geratu eta etxera itzulita ere, Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen Mixa Fortovak bertan bizitzeko. Azkoitian bizi da gaur egun. Iritsi zenean garbi zeukan hemen bizitzeko euskara beharrezko zuela, eta horregatik ikasi zuen. Gaur egun gazteleraz baino naturalago aritzen da euskaraz. 

Fortovari egindako elkarrizketa osorik entzungai, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide