Beittu!

Iñigo Larrañaga irakasleari omenaldia egin diote Soraluzen

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko abe. 27a, 12:01

Soraluzeko (Gipuzkoa) institutuan 27 urtez aritu da irakasle lanetan azkoitiarra, eta erretiroa hartu aurretik omenaldia egin zieten Larrañagari hango ikasleek eta irakasleek. Plaentxia.eus hedabideak bideoan jaso du omenaldi ekitaldia.

Iñigo Larrañaga irakasle azkoitiarraren azken eguna abenduaren 13an izan zen Soraluzeko (Gipuzkoa) institutuan. Erretiroa hartu aurretik, eta bere ikasle izandakoek ekitaldi berezia antolatu zuten hango antzokian. Dantza, bertso, bideo, idatzi, pankarta eta lore artean eskertu zioten maisuari 27 urtez herriko gazteekin egindako lana. Omenaldia borobiltzeko, pala bat oparitu zioten azkoitiarrari eta hango kiroldegiko frontoian irakasleen eta ikasleen arteko pala txapelketa bat jokatu zuten.

Plaentxia.eus hedabidearen honako lotura honetan ikusi eta entzun daitezke Larrañagari ikasleen egindako bertsoak eta argazki-bideoa.

Bideoa: Plaentxia.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide