Tibalt Alberdi 'Sukalerrian' saioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko abe. 12a, 16:09

Alberdik bere zaletasunaz jardun du hizketan Joseba Argiñano sukaldariak aurkezten duen telebista saioan. 

Tibalt Alberdi gitarra jolea elkarrizketatu dute gaur, asteartea, ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan. Azkoitiarrak bere zaletasunaren berri eman dio saioaren aurkezle Joseba Argiñano sukaldariari, bien artean oilasko bular marinatuak prestatzen zituzten bitartean.

Hemen ikus daiteke saioa, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide