Beittu!

Azkoitiko Berdura Plazari eskainitako 'Azokatik Mahaira' saioa, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko aza. 28a, 09:00

Landaolak sustatutako ikus-entzunezko ekimenak Gipuzkoako merkatuetan saltzen dituzten tokiko produktuak balioan jartzea du helburu eta zazpigarren atala da Azpeitian grabatutakoa.

Landaola Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioak sustatutako Azokatik Mahaira saioak Azkoitiko Berdura Plazara egin du bisita zazpigarren atalean. Hala, Oinatz Martinez Iturrioz kazetariak gidatuta, eraikinaren historia azaldu dute eta bertako arduradunen azalpenak jaso dituzte.

Halaber, Berdura Plazan postuak dituzten zenbait saltzailerekin eta baserritarrekin hitz egin dute erosketak egitearekin batera. Ondoren, Xabi Martinez Ordiziako Martinez jatetxeko sukaldariak prestatu ditu Azkoitian erositako tokiko produktu horiek. Izan ere, Gipuzkoako merkatuak ezagutzera emateaz harago, tokian tokiko produktuak eta ekoizle txikien lana balioan jartzea da Azokatik Mahaira saioaren helburua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide