Beittu!

Azkoitia, biztanleko taberna eta jatetxe gutxien dituen herria

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urr. 19a, 12:30

EITB Datak egin duen azterketa baten arabera, 10.000 biztanleko 29 taberna edo jatetxe daude Azkoitian, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren batez bestekoaren (54) azpitik.

Eustat estatistika institutuaren datuak oinarri hartuta EITB Datak egin duen azterketa baten arabera, ostalaritza establezimendu bat duten EAEko herrien artean Azkoitia da biztanleko taberna eta jatetxe gutxien dituen herria. Hain zuzen ere, 10.000 biztanleko 29 taberna edo jatetxe daude Azkoitian, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren batez bestekoaren (54) azpitik. Jarraian daude Gipuzkoako honako herri hauek: Legazpi (34), Oñati (38) eta Errenteria (38).

Txanponaren bestaldean daude Guardia (Araba), Zierbena (Bizkaia) eta Bastida (Araba). Hain zuzen ere, Guardian 200 establezimendu dituzte 10.000 biztanleko; Zierbenan, 155; eta Bastidan, 118.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide