Dukie San Mamesen, Urdaibairi egindako omenaldian

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urr. 7a, 17:16

Atzo iluntzean, Athletic eta Almeriaren arteko partida hasi baino minutu batzuk lehenago, Urdaibaiko trainerua omendu zuten San Mames futbol zelaian, Eusko Label Ligako eta Kontxako Banderako txapelduna izan delako. Jon Unanue Dukie arraunlari azkoitiarra ere han izan zen.

Badira aste batzuk arraun denboraldia bukatu zela, baina Urdaibaiko mutilek ospakizunetan jarraitzen dute oraindik ere. Ez da gutxiagorako, Kontxako Bandera eta Eusko Label Liga, denak irabazi baitituzte amaitu berri duten sasoian. Atzo iluntzean, Athletic eta Almeriaren arteko partida hasi baino minutu batzuk lehenago, Urdaibaiko trainerua omendu zuten San Mames futbol zelaian, eta han izan zen Jon Unanue Dukie arraunlari azkoitiarra ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide