Beittu!

Julen Alberdi aizkolaria, 'Sukalerrian' saioan gonbidatua

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urr. 6a, 10:57
ArgiƱano eta Alberdi, 'Sukalerrian' saioan. (ETB)

Aizkolariak bere kirol ibilbidea azaldu zuen asteazkeneko saioan, Joseba Argiñanoren galderei erantzunez.

Julen Alberdi Txikia IV. aizkolaria ETB1eko Sukalerria saioan izan zen herenegun. Saioaren aurkezle den Joseba Argiñano sukaldariak elkarrizketatu zuen aizkolaria, eta azkoitiarrak azaldu zuen, besteak beste, umetatik hasi zela herri kiroletan, eta 23 urterekin hasi zela "bete-betean" aizkoran, ikasketak amaitu zituenean.

Hemen ikus daiteke Alberdiri egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide