Beittu!

Ione Zuloaga historialaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Faktoria magazina' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urr. 4a, 15:00

Euskadi Irratiko estudioetan izan zen atzo historialari azkoitiarra, Zestoa 1936-1959. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan argitalpenari buruz hitz egiten.

Ione Zuloaga Aranzadi zientzia elkarteko historialari azkoitiarra elkarrizketatu zuten atzo, asteartea, Euskadi Irratiko Faktoria magazina irratsaioan. Zestoako oroimen historikoa eta giza eskubideen urraketak ikertzeaz arduratu da bera, eta Zestoa 1936-1959. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan argitalpena izan du hizpide irratsaioan.

Ione Zuloagaren elkarrizketa osorik entzun daiteke honako lotura honetan, 2:42:32 minututik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide