Elosukorta harri jasotzailearen murala egin du Larrañagak, izen bereko saltokiaren horman

Elosukortari eskainitako Gorka Larrañagaren murala. (Gorka Larrañaga)

Elosukorta 200 kiloko harria altxatzen marraztu du Larrañagak, kirolariak duen saltokiaren kanpoaldean.

Gorka Larrañaga Iranixe artista azkoitiarrak Jose Luis Lete Elosukorta harri jasotzaileari eskainitako murala margotu berri du kirolariak Altzibar etorbidean duen saltokiaren kanpoaldeko horman.

Elosukorta 200 kiloko harria altxatzen marraztu du Larrañagak, eta irudi horretan Elosukortak daramatzan oinetakoen "detailea asko gustatu" zaio artistari: "Tradizioa janzkera modernoarekin nahastuta. Oinetako horiek oso egokiak omen ziren horrelakoetarako, Elosukorta berak esanda", adierazi du Larrañagak sare sozialetan.