Beittu!

Ibon Arrietak bakarrik egindako bidaiez hitz egin du 'Biba Zuek' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urt. 27a, 11:48

Azkoitiarrak munduan zehar bakarrik bidaiatu izan du, eta bere esperientziaren berri eman zuen atzo ETB1eko telebista saioan.

Bakardadea izan zuten atzo hizketagai ETB1eko Biba Zuek telebista saioan, eta gai horren inguruan hitz egin zuen Ibon Arrieta Aitza azkoitiarrak. Izan ere, azkoitiarra bakarrik bidaia eta egonaldi ugari egindakoa da atzerrian, eta bere bizipenak kontatu zituen hark programa horretan. Hemen ikus daiteke saioko aurkezle Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak azkoitiarrari egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide