Beittu!

Horma irudia egin du Udane Juaristik Donostian, Urumea ibaiaren alboko igogailuaren horman

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urr. 18a, 08:45
Udane Juaristi horma irudia atzean duela, Donostian. (Nerea Lizarralde/Irutxuloko Hitza)

Donostia Apain egitasmoaren barruko lana izan da azkoitiarrak egin duena, eta natura izan du oinarri.

Udane Juaristi Udatxo artista azkoitiarrak horma irudi bat egin du Donostian, Urumea ibaiaren alboko igogailuan. Donostia Kulturaren barruko Donostia Apain egitasmoaren barruko lana da Juaristik egin duena, eta natura izan du oinarri, besteak beste. Era berean, Gladys del Estali keinu bat egin nahi izan dio horma irudian, militante ekologista izan zelako hura.

Azkoitiarraren obraren gaineko erreportaje bat ondu dute Irutxuloko Hitzan, eta artistak bertan zehazten duenez, ondoan ikusi dituen gaiak eta koloreak irudikatu ditu bere obran: "Ibaia dago alde batean, igogailua hartzen baduzu berehala iristen zara Gladyseneara. Naturarekin lotura izango zuen gai bat nahi nuen. Inguruko koloreekin jolastu dut: belarra, zubi marroia…".

(Argazkia: Nerea Lizarralde/Irutxuloko Hitza)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide