Beittu!

Tomas Lizarazu, Ura Bere Bidean ekimeneko protagonistetako bat

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urr. 3a, 14:30

Urriaren 22an, 20:00etan, Barakaldoko BECen izango da Ura Bere Bidean 2022 kontzertua, eta han arituko da Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu abeslari azkoitiarra.

Tomas Lizarazu Bulego musika taldeko abeslari azkoitiarrak Ura Bere Bidean ekimenaren bigarren edizioan parte hartuko du. Zarama taldearen Iñaki, zer urrun dagon Kamerun abestia kantatuko du Lizarazuk urriaren 22an Barakaldoko (Bizkaia) BECen emango dute kontzertuan. Egun horren bueltan, ekimenaren sustatzaileak abeslarien bideoak ari dira argitaratzen azken egunetan, tartean Bulegoko Lizarazurena.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean eta haren konponketekin abestuko du abestia Lizarazuk. Besteak beste Gatibuk, En Tol Sarmientok, Mikel Urdangarinek, Mäbuk, Zea Maysek, Izarok, Marenek, EH Sukarrak, Bulegok, Shinovak, Urtzek, Anje Duhaldek eta Amak laukoteak parte hartuko dute bigarren edizioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide