Beittu!

Jokin Larrañaga sukaldaria gonbidatu dute ETB1eko 'Sukalerrian' saiora

Jokin Larrañaga sukaldaria, telebista saioan.

Sukaldari azkoitiarrak Joseba Argiñanok gidatzen duen telebista saioan parte hartu du. Bi sukaldariek plater berezi bat prestatu dute: ostruka arrautzaren tartaleta, barazkiekin eta kurruskariekin.

Jokin Larrañaga sukaldari azkoitiarra ETB1eko Sukalerrian telebista saiora gonbidatu dute gaur, astelehena. Joseba Argiñano sukaldariak zuzentzen du sukaldaritzako telebista saioa, eta egunero-egunero gonbidatu bat elkarrizketatzen dute han, plater bat prestatzen duten bitartean.

Gaur, Larrañaga sukaldaria gonbidatu dute saiora, eta bien artean ostruka arrautza erabilita barazkien eta kurruskarien tartaleta prestatu dute. Magisteritza ikasketak utzi ondoren, Eskoziara joan zen Larrañaga abentura bila, eta hango esperientziaren ondoren sukaldaritzan murgildu zen Euskal Herrian. Orduz geroztik, sukaldeko suaren bueltan dihardu lanean azkoitiarrak. Hain zuzen ere, kontu horiei buruz hitz egin du Larrañagak Argiñanorekin.

Honako lotura honetan ikus daiteke Sukalerrian saioaren gaurko saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide