Beittu!

Holz Und Blech musika jaialdia iragartzen duen murala margotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 1a, 09:00
Julio Urkixo Etorbidean margotu duten murala.

Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia datorren ostiralean eta larunbatean ospatuko dute. Bazter guztietatik etorritako hainbat musika jartzaile arituko dira herrian musika elektronikoa jartzen.

Datorren asteburuan ospatuko dute Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia, eta aste honetan, hura iragartzen duen murala margotu dute Azkoitiko Julio Urkixo Etorbideko 40 zenbakiaren aurrean. Iban Izagirre eta Suharri Aranburu artistak aritu dira azken egunetan jaialdiaren izena duen murala margotzen. Hain zuzen ere, jaialdiaren izena fonografo batetik ateratzen irudikatu dute urdin turkesa kolorearen gainean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide