Beittu!

Lurdes Imaz elkarrizketatu du 'Berria' egunkariak, EAEko Hezkuntza Legearen harira

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko api. 12a, 14:28
Lurdes Imaz, artxiboko irudi batean.

EAEko Hezkuntza Legearen inguruko elkarrizketa sortaren barruan, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzaile den Lurdes Imaz azkoitiarra elkarrizketatu du Berria egunkariak.

Eusko Legebiltzarrak joan zen ostegunean Hezkuntza Legea onartu eta gero, horren inguruko elkarrizketa sorta argitaratzen ari da Berria egunkaria, eta Lurdes Imaz EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko koordinatzailea da azken elkarrizketatua.

Guraso elkartea kezkatuta dago, itunak ez duelako murgiltzea ezarri eta segregazioaren aurkako neurriak "berandu" datozelako, baina, batik bat, sare publikoa ez delako ageri sistemaren ardatz gisa. Azkoitiarraren hitzetan, "parte hartzeko eta erabakitzeko gaitasun handiagoa" eman beharrean, "uko" egin zaio eskola publikoa indartzeari. "Eta publikoak du hezkuntza unibertsala emateko funtzioa", gaineratu du.

Hemen irakur daiteke Berriak Imazi egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide