Beittu!

Hornitzaileei ordainketak azkarren egiten dizkien herria da Azkoitia

Azkoitiko udaletxea.

Azkoitiko Udala da 10.000 biztanletik gorako Gipuzkoako tokiko administrazioen artean hornitzaileei ordainketak azkarren egiten dizkien udala. Udal Gidak argitaratutako datuen arabera, udalak bi egunen azpitik egiten dizkie ordainketak hornitzaileei, 1,51 eguneko epean, zehazki. Horixe da faktura onartzen den unetik ordainketa egin arteko batez besteko denbora.

10.000 eta 20.000 biztanle arteko Gipuzkoako gainerako udaletxeekiko 3,9 eguneko aldea du Azkoitiak. Datuok 2021eko laugarren hiruhilekoari dagozkionak dira, eta horretarako lurraldeko 88 udalerrietako informazioa biztanleriaren arabera aztertu dute. Gipuzkoako datu orokorra, aldiz, 5,91 egunekoa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide