Urtzi Azkue elkarrizketatu dute ETB1eko 'Udak dakarrena' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko ira. 17a, 10:30
Urtzi Azkue, 'Udak dakarrena' saioan. (Eitb Nahieran)

Ur musika taldeari buruz hitzegiteaz gain, Azkoitiko bizilagunak Baleak diskoko doinuak eskaini zituen Julian Iantzi telebista aurkezleak zuzentzen duen programan.

Urtzi Azkue Azkoitiko bizilaguna elkarrizketatu zuten herenegun, astezkena, ETB1eko 'Udak dakarrena' telebista saioan. Ur musika taldeko kidea da Azkue, eta taldeaz inguruan hitzegiko aukera izan zuen Donostian muntatutako platoan.

Egungo taldea sortu aurretik izan zituzten proiektuak azaldu zituen Azkuek, baita Ur taldearen sorrera nola izan zen ere. Era berean, Baleak diskoko doinuak zuzenean eskaini zituzten Azkoitiko bizilagunak eta André Canto brasildarrak Julian Iantzi telebista aurkezlearen saioan. 

Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide