Bulego taldearen 'Bueltan da!' abestiak irabazi du Gaztea irratiko Udako Abestien Liga

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko ira. 2a, 12:22
Bulego musika taldeko kideak. (Argazkia: Bulego)

Gaztea irratiak uda honetan abestien liga egin du, eta Bulego musika taldeak finalera iristea eta liga irabaztea lortu du.

Azkoitiko Bulego musika taldearen Bueltan da! abestiak Gaztea irratiaren Udako Abestien Liga irabazi du. Uda hasieran hasi zuen Gaztea irratiak udako abesti onena hautatzeko prozesua. Instagram sare sozialaren bitartez hainbat kanporaketa egin dituzte, eta horretarako, erabiltzaileek Gazteak proposatutako kanporaketan abesti baten edo bestearen aldeko botoa eman behar izan dute.

Final hamaseirenetan hasi zuen lehiaketa irratiak, eta Bulego kanporaketa guztiak gainditzen joan da, finalera iritsi arte. Finalean, Nogen taldearen Erori arte abestia izan dute parean, baina erabiltzaileek Azkoitiko musika taldearen abestia izendatu dute udako abesti onena. Hona hemen Bueltan da! abestiaren bideoklipa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide