Beittu!

Tomas Lizarazuk 'Bueltan da' abestia kantatu du ETB1eko 'Udak dakarrena' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko abu. 3a, 16:15

Bulego taldeko Lizarazuk 'Bueltan da' abestiaren bertsio akustikoa kantatu zuen Julian Iantzi aurkezlearen telebista saioan.

Azkoitiko Bulego musika taldeko Tomas Lizarazu abeslariak ETB1eko Udak dakarrena saioan parte hartu zuen atzo, astelehena. Julian Iantzi telebista aurkezleak zuzendutako programan bera partaide den Bulego taldearen Bueltan da abestiaren bertsio akustikoa kantatu zuen Lizarazuk. Gasteizko Ama Zuriaren plazan aritu zen azkoitiarra. 

14 urte zituela Gabonetan jaso zuen Lizarazuk gitarra, eta ondoren hasi zen abestiak sortzen. Hainbat taldetan aritu ostean, Bulego taldean dabil gaur egun. Azkoitiarraren ahotsa zuzen-zuzenean entzuteko aukera izan zen atzo ETB1en. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide