Iñigo Antsorregik ETB1eko 'Barre Librea' saioan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko api. 30a, 07:46

Azkoitiarrak zinema aretoen inguruko bakarrizketa saioa eskaini zuen 'Barre Librea' saioan.

Jon Plazaolak eta Aitziber Garmendiak gidatzen duten ETB1eko Barre librea bakarrizketa saioan izan da Iñigo Antsorregi aktore eta idazle azkoitiarra. Bigarren aldiz parte hartu du Iñigo Antsorregik bakarrizketak oinarri dituen telebista saioan; izan ere, urtarrilean ere beste bakarrizketa bat eskaini zuen telebistan. Oraingoan, zinema aretoen eta bere bueltan sortzen diren gertaeren inguruan hitz egin du. 

Antsorregiren bakarrizketa lotura honetan ikus daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide