Isidro Erretegiko Aitor Aizpuruak zezina tortilla prestatu du ETB1eko 'Sukalerrian' saiorako

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko api. 23a, 08:30
Aitor Aizpurua, Isidro Erretegiko kidea.

Isidro Erretegiko Aitor Aizpuruak ETB1eko Sukalerrian telebista saioan parte hartu du. Azkoitiko erretegiaren historiaren zertzeladak azaldu ditu Aizpuruak erreportajearen hasieran. Aizpuruak duela hamalau urte hartu zuen Isidro Erretegia, eta orduz geroztik sukaldeko, parrillako zein erretegiko bestelako lanak egiten ditu.

Joseba Argiñano sukaldariak gidatzen duen saiorako zezina tortilla prestatu du Aizpuruak. Platera osatzeko beharrezkoak diren osagaiak eta jarraitu beharreko urratsak zein diren azaldu ditu Isidroko kideak telebista kameren aurrean.

Telebista saioaren 28:55 minututik aurrera ikus daiteke Isidro Erretegiko kideei egindako elkarrizketa. Ikusi saioa hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide