Laja II.aren eta Lutxurdioren Aristerrazu Zuzenean erromeria, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko api. 19a, 17:22

Atzo, igandea, Jose Luis Garmendia Laja II.a eta Eugenio Gisasola Lutxurdio trikitilari azkoitiarrek Aristerrazu Zuzenean ekimeneko erromeria eskaini zuten. COVID-19 gaitzak igande arratsaldeetan Aiako (Gipuzkoa) Andatza auzoan egin ohi diren Aristerrazuko erromeriak bertan behera utzita ditu joan den urteaz geroztik, baina ordutz geroztik igande arratsaldeko 19:00etan Aristerrazu Zuzenean erromeriak eskaintzen dituzte Facebook sare sozialean.

Azken saioa Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariek eskaini dute. Laja baserriaren atarian jarritako traktore batera igo ziren, hura oholtza gisan hartu eta soinua zein pandero doinuak eskaintzeko. Ordu eta hogei minutu inguruko saioa eskaini zuten, tartean Azkoitiko aireko zein lurreko irudiak eskainiz.

Honako bideo honetan ikus daiteke saioa osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide