Aberri Egunerako deialdia zabaltzeko Euskal Herria Batera-k egin duen trailerrean parte hartu du Ekaitz Etxezarretak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 22a, 13:36

Azkoitiarrak bat egin du Aberri Eguneko ekitaldi bateratuan parte hartzeko deiarekin.

Euskal Herria Batera ekimenak 2021. urteko Aberri Eguna Euskal Herri osoan batera ospatzeko deialdia egin du, eta deialdia zabaltzeko, Keinu bat batera izeneko bideoa labur bat aurkeztu du. Hain zuzen ere, bideo horretan agertzen da Ekaitz Etxezarreta Kaleko Urdangak musika taldeko kide azkoitiarra. Euskal Herriko beste hamaika aurpegi ezagunekin batera egin du bat azkoitiarrak Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin.

Ekimenak azaldu duenez, kantua izango da "batuko gaituen keinuetako bat". Apirilaren 4an, etxeetako eta eraikinetako leihoak zein baloiak "gure ikurrez" apaintzeko deia egin du ekimenak. 12:30ean, berriz, herriko plazetan Gernikako Arbola, Txoriak Txori, eta Ikusi Mendizaleak abestiak kantatzeko deia zabaldu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide