Abaraxkako kideak elkarrizketatu dituzte ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 18a, 08:04
Ezkerrean, Cardoso; eskuinean, Alberdi.

Urrategi Alberdi eta Jimena Cardoso elkarrizketatu zituzten saioan. Alberdik Abaraxka proiektuaren berri eman zuen, eta Cardosok Mexikoko plater bat prestatu zuen.

Joseba Argiñanok gidatzen duen ETB1eko Sukalerrian saioan Azkoitiko Abaraxkako kideak elkarrizketatu zituzten atzo, asteazkena. Jon Martinez izan zen saioko gonbidatu nagusia, eta Cochinita Pibil plater mexikarra sukaldatu zuen.

Saioak irauten zuen bitartean, eta Mexiko aldeko jakiei lotura eginez, Abaraxkako Urrategi Alberdi eta Jimena Cardoso elkarrizketatu zituzten. Hain zuzen ere, Cardoso Mexikotik iritsi zen Azkoitira duela hamalau urte, eta egun Abaraxkako sukaldarietako bat da. Alberdik Abaraxka proiektuaren berri eman zuen, eta Cardoso sukaldariak Quesadillak prestatu zituen sukaldean.

Hemen, 13:05 minututik aurrera ikus daiteke Abaraxkako kideei egindako elkarrizketa. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide