Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra, ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko ots. 28a, 09:05
Naia Arrizabalaga bertsolaria.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kidea telebista saioko azken protagonistetako bat izan da, 'Eskolatik Plazara' ekimenaren berri eman baitzuten.

Naia Arrizabalaga Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolari azkoitiarrak ETB1eko Hitzetik Hortzera telebista saioko protagonistetako bat izan da. Bertsolaritzari lotutako saioan, 'Eskolatik Plazara' ekimena izan zuten hizpide, eta Arrizabalagak ekimenean parte hartu zuenez, hari egindako elkarrizketak eta Gernikan kantatutako bertsoak erakutsi dituzte.

Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa amaitu gabe gelditu zen pandemiagatik. Hori dela eta, finalera sailkatu ziren bertsolarientzat bestelako saioak antolatu dituzte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean. Gernikan (Bizkaia), Altzon (Gipuzkoa) eta Iruñean izan da saio horiek eta bertan gaur egun plazan ibiltzen diren bertsolari nagusiagoekin kantatzeko aukera izan zuten Eskolarteko finalera sailkatutako bertsolariek. Arrizabalaga, hain zuzen, Gernikan aritu zen bertsotan.

Saio osoa honako lotura honetan ikus daiteke

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide